SORTZE-GILTZAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
SORTZE-GILTZAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IPUINAK SORTZEKO GILTZA
Santillanako SABER HACER proiektuan oinarrituz, "ipuinak sortzeko giltzak" izeneko proposamen bat eskaintzen dugun sarrera honetan. Dokumentuaren azalan komentatzen den bezala, jarduera gehieneak ahoz lantzekoak dira, ipuinaren nolakotasunen gainetik era arinean pasatuz. Ipuinaren inguruan hausnarketa egin ondoren, ipuinaren markoa, protagonistak, egoerak, ... definitzen joango dira norberaren baitan.
Bukatzeko, ikasleak bere ipuina idatziko du, idazteko behar dituen "zumeak" eskura jarri dizkiogulakoan.
Azken xedea gelako ipuinen liburuxka argitaratzea da, baina norberak ikusiko du nola eta zer landu. Gurea proposamena da. Beti bezala, lagungarria bazaizu ...
STORYBOARD
Tresna digital honek ipuinak sortzeko aukera emango digu komikiaren itxurarekin. Irudi-gidoia istorio-eskema edo storyboard-a irudi edo zirriborroen segida da; bere helburua animazio edo film bat egin aurretik horren egitura irudikatzea eta planoen ezaugarriak zehaztea da. Bineta bakoitzean plano baten irudikapena agertzen da.
Ikasle nagusiekin (LH6) ipuinak sortzeko erabili dezakegu, baina momentu ezberdinak beharko lirateke:
- Ezagutu aplikazioaren nondik norakoak: irakasleak lehenengo noski eta gero ikasleek. Horretarako tutorialak ikusi eta "saltseatzeko" saioren bat beharrezkoak lirateke.
- Sortu ipuina edo istorioa aplikazioak dituen aukerak eta ematen dituen errekurtsoen arabera: non, nortzuk, zer, nola, ... eskuz, banaka, binaka, ...
- Zehaztu bineta bakoitzean zer: globoetan dialogoak eta bineten beheko aldean egoera, kontestuak, azalpena, argibideak, ... Beheko alde hau zaindu behar da: ipuinaren aberastasuna, mamia hemen ikusiko da. Hala ez bada oso pobre gelditu daiteke.
- Idatzi aplikazioan bukaera, ortografia, ... zainduz.
Tutoriala 1 (youtube-n erabilera orokorra) Tutoriala 2 (elementuen erabilera)
BINOMIO FANTASTIKOA - GIANNI RODARI
Bi hitz aukeratu, kasualitateak
aginduta, arrotzak, urrunak eta lotura txikikoak. Horrela irudimena martxan ipiniko
da haien arteko harremanak bilatzen, elkarrekin bizi daitezen egoera bitxiak
sortzen, …
“Una historia sólo puede nacer
de un «binomio fantástico» (…) Es necesaria una cierta distancia entre las dos
palabras, que una sea suficientemente extraña a la otra, y su unión
discretamente insólita, para que la imaginación se ponga en movimiento, buscándoles
un parentesco, una situación (fantástica) en que los dos elementos extraños
puedan convivir. Por este motivo es mejor escoger el «binomio fantástico» con
la ayuda de la «casualidad». Las dos palabras deben ser escogidas por dos niños
diferentes, ignorante el primero de la elección del segundo; extraídas
casualmente, por un dedo que no sabe leer, de dos páginas muy separadas de un
mismo libro, o de un diccionario. (…) En el «binomio fantástico» las palabras
no se toman en su significado cotidiano, sino liberadas de las cadenas verbales
de que forman parte habitualmente. Las palabras son «extrañadas», «dislocadas»,
lanzadas una contra otra en un cielo que no habían visto antes. Es entonces que
se encuentran en la situación mejor para generar una historia. (…).

se encuentran en la situación mejor para generar una historia. (…). STORYBIRD - IPUINAK ON-LINE

STORYBIRD – Kalitate eta aukera handiko baliabidea dugu hau. Kontu bat sortu ondoren (tutoriala) ipuinak eta olerkiak idazteko aukera eskaitzen zaigu izugarrizko kalitatea duten irudi liburutegia eskura jarrita. Ikasle nahiz irakasle bezala sortu daiteke kontua. Irakasle bezala sortuz gero badugu gela antolatu, kudeatu eta ebaluatzerik. Sare bat bezalaxe funtzionatzen du, elkarrekin idazteko edo kolaboratzeko gonbidapenak luzatu eta elkarri idazlanak trukatu ahalbideratzen duelarik. Arazorik handiena ingelesez dagoela baina ez du inongo eragozpenik, erabilera nahiko logikoa duelako.STORY CUBES / SORMEN-GILTZAK
STORY
CUBES - jokoan oinarrituz. Aplikazio didaktikoa – nola jolastu
Joko honek aukera eskainiko digu ipuinak sortzeko. Ideiak ez datozenean beste nonbaiten bilatu
behar.
Ahozkotasunean oinarrituz, etenik gabeko isuria eman diezaguke joko honek.
Dadoak
bota eta pertsonaiak, egoerak, ekintzak, bidaiak, … eta beste hainbat aukera
eskaintzen dizkigu.
Baztertu
balio ez eta sortzeko giltzarik ematen ez diguna eta aprobetxatu baliagarriak
direnak. Gogoratu, idatzi baino lehen eraiki istorioa buruan, airean,
mingainetan, … eta askoz hobe denon artean bada.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)