METODOLOGIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
METODOLOGIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

LAN EGITEKO MODUA. PROPOSAMEN METODOLOGIKOA

Gaur egun Intxaurrondo ikastolan eratuta dugun “Idazketa tailerra” Lehen Hezkuntzako 3garren zikloan kokatuta dago, eta 2018-19 ikasturteari begira bi helburu ezarri dizkiogu gure buruari:

    ·        “Idazketa Tailerra” izeneko proiektua Lehen hezkuntzako 1. eta 2. zikloetara zabaltzea.
    ·         Martxan dugun “idazketa tailerra” hobetzea. Alde batetik, gure lan dinamika aztertu ondoren, egokiak diren proposamenak indartu nahi ditugu eta horren egokiak ez direnak baztertu. Beste aldetik, Berritzegunearen bidez ebaluazioari buruz jasotzen ari garen formazioa gure lan proposamenean txertatzeko asmoa dugu.

Ondoren garatzen dugun idazketa tailerraren deskribapenak gure lana egiteko modua erakusten du, indartu nahi ditugun atalak erakustearekin batera.

SAIO KOPURUA: Astero saio bat, iraupena adinaren arabera.
TESTU TIPOLOGIA:
      ·         Narrazioa-Errelatoa.
·         Deskribapena (lanketa berezia eskatzen duen narrazioaren zati bezala ulertzen dugu)
·         Elkarrizketa (narrazioaren atal bezala edota kazetaritzarekin lotuta)
·         Azalpen testua.
·         Instrukzio testua.
·         Argudiaketa testua.

PROZEDURA METODOLOGIKOA: “Ahozkotik idatzizkora”


Ahozko lana
Hasteko, landuko dugun testuaren inguruko ikasleen aurre-ezagutzak martxan jarri nahi ditugu: egitura, ezaugarri gramatikal eta ortografikoak (bereziak balira), ahalmen komunikatiboak, espresiboak …
Ikasketa kooperatiboetan oinarritutako teknikak erabiliz (ezinbestean ez dira betiere mota honetakoak izango) ahozko iharduera desberdinak egingo ditugu landu nahi dugun testuan oinarrituta; lehen aipatu dugun eran ikasleen aurre-ezagutzak martxan jarriko ditugu, eta beste hainbat baliabide (ideiak, hiztegia, egitura sintaktikoak, baliabide literarioak) elikatuko ditugu. Hau guztiaren ondoren, ikasleek idazteko prozesuari aurre egiteko “bizkar-zorroa” ongi hornituta izan dezaten.
 Ahozko lana burutu ondoren ikasleek, nagusiki, beraien idatzizkoa osatzeko nolabaiteko “zirriborroa” definituta izango dute.

 Idatzizko lana
Ahozko lanaren bidez, idatzizkoa osatzeko ikasleak beharrekoak izango dituzten elementuak definituko ditugu. Orain testua osatu beharko dute, gehienetan bakarka, baina ez beti, interesgarria izan daitekeelako hainbatetan bikoteka lana egitea. Kontuan hartu behar dugu, adin tarte desberdinetan aritzeak lan proposamen desberdinak gauzatzea ahalbideratzen digula, ez dugu hau berdin planteatu beharrik 1 eta 2 zikloetan eta 3garrenean.
Lehen esan dugun bezala iharduera gehienak eredu bat erabiliaz ekingo diogu eta “Kontuan har ezazu..” edota “oroitu zaitez.” izeneko atalak ere prestatuko ditugula denen artean, idazleentzat lagungarri izan daitezen. Betiere testua idazten bukatu ondoren egileek irakurri beharko dute testua hobetzeko asmoz.
3. zikloan idazketa prozesua etxean garatzea egokia iruditzen zaigu; giro lasaiean, euren espazio propioan, astebeteko epea erabiliz… Google drive-en bidez eta testuak konpartituz lanak bikoteka gauzatzea ere posible ikusten dugu.

Irakurketa lana
Idatzitako testuaren irakurketa etxean prestatuko dute, gelan ere lan hau egin daiteke ikasleen adinaren arabera; etenik gabea eta intonazio egokia erabiliz egindako irakurketa izatea da gure helburua. Ezinbestekoa izango da ikasleek aldez aurretik jakitea nor izango den jende aurrean irakurri beharko duena. Irakurketa zutik egingo dugu entzuleengandik aurrez-aurrez, atril baten laguntzaz.

EBALUAZIOA
·         AUTOEBALUAZIOA. Testua idazten amaitzean, idazleak kontrol orri moduko bat izaten du testua hobetzeko, garrantzitsutzat jo ditugun aspektuen inguruan arreta jartzeko (testuaren egiturarekin, ortografiarekin edota sintaxiarekin lotuta egongo direnak).
·         KOEBALUAZIOA
Talde osoa:
Talde osoaren aurrean irakurketa egin ondoren, taldeko kideek “autoebaluaketarako” norberak duen kontrol orria erabiliko dute lankidearen lana ebaluatzeko, betiere testua hobetzeko eta ez inor kalifikatzeko asmoz, modu baikor bat ersabiltzenbatez bete dezaten.
Bikoteka-Talde txikietan
Aurreko planteamendu bera baina talde txikietan burutzekoa.

HELBURU KOMUNIKATIBOA

Ahal den neurrian ikasleek egindako lanari nolabaiteko helburu komunikatiboa ezarri nahi diogu, blogak edota betiko moduan ahozko zein paperan inprimaturik zabalduz.
http://garazilangiletxukuna.blogspot.com/search/label/EUSKARA
https://laiabloga.blogspot.com/search/label/EUSKARA

AIPAMEN METODOLOGIKOA

Sarrera honetan deskribapenak egiteko aipamen metodologiko bat ikusiko duzu, egiteko modu bat. Eskemari jarraitzeaz gain, irudiari mamirik, informaziorik handiena nola atera, norberaren ideiak eta guztienak nola elkartu, ... aurkitu daiteke. Denon artean testua eraiki, hiztegia landu eta gure idatzia aberastu. Landu nahi duguna zehazki eskatu, egiturak, perpausa motak, sentsazioak, ... . Idatzi aurretik, bitartean eta ondoren gure ikasleekin nola aritu.     AIPAMEN METODOLOGIKOA - ADIBIDEA

IPUINAREN ELEMENTUAK ETA EGITURA



"Ipuinak bidaia emozionalak dira" ITZIAR REKALDE Kontalaria 
Ipuinak idaztea bidaia prestatzea da. Baina leihotik begira, paisaia hutsa, pertsonaiarik ez, zer gertatuko erditu behar, ideiak agian bai, baina ordenatu behar, nola kontatu asmatu, …. gauza asko idazle gazte batentzat. Irakasle bezala, guri  bidaia horretan laguntzea dagokigu. Baina aurretik, kontuan hartu beharreko hainbat aspektu:





Idazteko arrazoiak  Arrazoiak 
Julia Navarro-arena "Para mi, escribir es una oportunidad de viajar al mundo de los sueños y de la imaginación; de inventar personajes y de vivir otras vidas ..."

Gidariaren rola
OINARRIAK
Denok gara sortzaile, irudimenarekin eta sentitzeko ahalmenarekin jaio gara eta. 
Zentzuetatik sartzen zaigu informazioa: badugu zer kontatu.
Bizitza eten gabe ari zaigu eskaintzen istorio bat, olerki bat, kantu bat …
Eskuan dauzkagu istorioei heltzeko tresnak: NOR, NON, NOIZ, ZER, NOLA.
Giltza? Etenik gabeko entrenamendua: tresnak olioztatu, ahalmenak prestatu eta borondatea izan.


Garbitzeko aurrena zikindu egin behar da; ezabatzeko aurrena idatzi egin behar da, ordenatzeko desordena azalarazi behar. Beraz, aurrena ekin, eta gero gerokoak!

Dinamika bat, giro bat, talde bat
*        Erritmoa, etenik gabeko isuria, ekina.
o   Maiztasuna izan: astean behin idatzi
o   Eskaerak planteatu, konparazioak, perpausa motak, egitura zehatzak, metafora, …
o   Aurreko ahozko lana
§  Hiztegia eskaini: ezinbestekoa dena, berezkoa dena,
§  Ideiak bota, aukera  anitzak izan
§  Eginiko eskaerak denon artean landu

*        Unea bizi
o   Protagonismoa eman ikasleari,
o   Irakurri ozen idatzitakoa: prestatu
o   Besteen lana baloratu: errespetatu, zurea aberasteko erabili, alde onak zurean txertatu, kritika onak

*        Bakoitza bera da, baina denon artean (talde) bat gara.
o   Banakako lana askotan.
o   Taldean ideiak eman, eraiki taldean, eskaera.
o   Binaka bestetan, eztabaidatu, adostu, aberastu, zuzendu, …

*        Ipuinak norbaiti irakurri, ozenki.
*        Ipuinak nonbait jarri, erakutsi. Gelako hormetan, pasabideetan, blog-ean.
*        Ipuinak argitaratu. Liburutegian ekoiztutakoak gune bat izan.
*        Sortzeko orduan, ereduei jarraitzea bezain zilegi da eredua hankaz gora jartzea. Hau da, eredua eskaintzen badugu, aukera moduan izango da, jarraitzeko, moldatzeko, aldatzeko edota kontrapuntu egiteko.

              IDAZTEA – IRAKURTZEA – OZENKI IRAKURTZEA – IDATZITAKOA AHOZ KONTATZEA – IRAKURRITAKOA AHOZ KONTATZEA elkarrekin doaz beti. Eta gainera, elkar elikatzen dute.

**        Astean zehar bilatu une bat (ordu erdi, ordubete), EBALUATU BEHARRIK GABEKO idazketa egiteko, non aurreko puntuak ere sartzen diren.
*        Ahozkotasunean oinarrituko gara, idatzi aurretik ahoz eraiki. 
       Etenik gabeko isuria, ekina bultzatu behar dugu.

o   Aurreko ahozko lana
§  Ideiak bota, aukera anitzak izan.
§  Aukeratu bat, bi, … eta borobildu denon artean.
§  Hiztegia eskaini: ezinbestekoa dena, berezkoa dena, …
o   Eskaerak planteatu, konparazioak, perpausa motak, egitura zehatzak, metafora, …
§  Eginiko eskaerak denon artean landu.

ON ZELES - IPUINAREN EGITURA LANTZEN

Don Celes web orria - Irudiak


LH3 eta LH4. mailan ipuinaren hastapenak lantzeko baliabide egokia izan daiteke Don Celes. Web orrian (165 orri istorioaz beterik) eta irudietan bineta ugari ditugu. Egokienak aukeratzea zailena. Egitura garbia dutenak eta, ikasleekin landuz, aberastu daitezkeen batzuk hemen jarri ditugu.

Behatu ongi, ulertu gertatzen dena eta ahoz adierazi. Ahoz landu asko.

Kontatu eta denon artean borobildu, aberastu galderak egiten: nor da bizilagun hori?, zergatik oparitzen dio purua? Asko maite zuen arrain txiki hori? … 
Erantzunak eman, elkarrizketak txertatu, pertsonaien pentsamenduak agerian jarri, 
deskribapenak egin, pertsonaiei izenak ipiniko dizkiegu ...  Horrela aberastuko dugu istoriotxoa; ez izan presarik, ahal den mamirik handiena aterako diogu istoriotxoari.

Antzeztu. Batek kontatu, besteek antzeztu, elkarrizketak sortu, zer pentsatu ... Eraiki istorioa.

Idatzi. Denon artean, zatika, batek diktatu, …


Adibidea:
-  “On Zeles bere txakurrarekin bizi da etxean. Txakurrak oso ohitura bitxia dauka; bere jabearen besaulkia, libre ikusten duen bakoitzean, lapurtzen dio lo kuluxka ederrak botatzeko. Arratsaldero On Zeles, egunkaria hartuta, eseri nahi izaten da besaulkian, baina hor dago etzanda txakurra.
           -  Baina, zer ari haiz berriro nire sofan? Kendu hadi hortik azkar! – dio On Zelesek haserre.
           - Kaka zaharra, badator txaplata hau! - pentsatzen du zakurrak alde egiten duen bitartean. -          Sofa bero beroa utzi diot!
           - Zer bero dagoen besaulkia! - pentsatzen du on Zelesek egunkaria zabaltzen.
     Oheratzeko ordua iritsita, badoa On Zeles logelara bere pijama dotore marradunarekin, eta zer aurkitu bertan? Txakurra bere ohean sartuta, lo seko.
-  Akabatu egingo haut! - pentsatu du. - Ala agian hotz honekin  … “

Ikusten denez irudiei etekina atera diegu. Elkarrizketak, pentsamenduak txertatu ditugu, pijamaren deskribapen txikia, eta bukaera irekia utzi dugu: “Ala agian hotz honekin  … “. Zer bururatu zaio On Zelesi?”

PIRAGUAN

Ikusten dena eta ez dena, entzuten dena eta ez dena, usaintzen dena eta ez dena, ... zentzu guztiak martxan!! Imajinatu bertan zaudela, imajinatu zein den piraguan dena, ... . 
Ikusi nahi baduzue AIPAMEN METODOLOGIKOAn nola landu irudi hau eta beste proposamenak.              Fitxa PIRAGUAN