DESKRIBAPENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DESKRIBAPENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

MARRAZTU LEIHOTIK IKUSIKO LITZATEKEENA

Paisaiaren deskribapena irakurri ondoren marraztu buruan eraiki duzun irudia.

"Leihotik barnealdeko paisaia ikusten da, mendigune handi baten magalean.
 Zerua urdin ilun samar dago eta fondoan sumatzen den mendi tontorraren gainean kotoi itxurazko hodei multzo zuri eta trinkoa azaltzen da. Zuritasun horrek mendiaren silueta ederki zehazten du.
Mendiaren magalean, belarrezko alfonbra batez estalia, lautada berdea zabaltzen da.  Erdian, suge baten antzera urrundu egiten den bidexka bat dago. Bidexkaren bi alboetan, zuhaitz gorrixkaz osaturiko ilarak, gero eta urrunago begiratuta gero eta txikiagoak ikusten direnak. 
Paisaiak lasaitasuna, isiltasuna, patxada sentsazioak eragiten ditu, baina baita bakardadea ere, ez baita inon izakirik sumatzen. Uda bukatzear dagoela dirudi eta udazkeneko lehenengo egunak joka ari dira atean, eztiki, inongo presarik gabe."                       
Fitxa  LEIHOTIK

LEKUAK DESKRIBATZEKO LAGUNGARRI


EGUZKILOREEN ARTEAN

Irudia taldekideekin ahoz komentatu ondoren, zure erara idatzi koloreak, usainak, soinuak, sentsazioak eta sentimenduak .... kontuan hartuz. Erabili konparazioren bat eta koadroan hain nabariak diren planoak dagozkien lokailuekin.                     Fitxa    EGUZKILOREEN ARTEAN


EGUN-PASA HONDARTZAN


Zein ondo hondartzan!! Noiz iritsiko da uda? Seguru asko zuek ere gustukoa izango duzue hondartzara joatea eta bertan egin daitezkeen gauzak egitea. Irudian ohikoak diren asko daude eta jende ugari ere. Baita animaliak ere. Aukeratu hondartzan den edonor (pertsona nahiz animalia) eta deskriba ezazue bertako giroa (ez ahaztu sentsazioak: usainak aditu, beroa, zaporeak, ...eta lokailuak era ordenatuan deskribatzeko). Baina ez esan nortzuk zareten, ea zuen kideek, kontatzen duzuenarekin, asmatzen duten.              Fitxa  EGUN-PASA HONDARTZAN