IDAZTEKO PAUTAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IDAZTEKO PAUTAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ELKARRIZKETA IDAZTEN IKASI


Elkarrizketa zer da?

Diskurtso mota bat da elkarrizketa, solasaldia; bi pertsonaia edo gehiagoren arteko mezuak trukatzea du helburu, beraz hitza txandaka hartzen dute. Pentsamenduak, sentimenduak eta desioak komunikatzen ditu. Ahozkoa eta idatzia izan daiteke, baina guk idatziari helduko diogu.


Elkarrizketaren ezaugarriak

  • Antzerkian erabiltzen da gehien bat, bakarrizketarekin batera.
  • Ahozkoak idatzizkoak baino espresiboago eta espontaneagoak izaten dira.
  • Ezaugarri nagusia zuzenean emana izatea da, mezuak pertsonaiak berak botatzen baititu, bitartekorik gabe. Horri estilo zuzena deitzen zaio. Horregatik,   
    • Puntuazio markak (harridura eta galdera markak, marratxoa, ...) asko erabiltzen dira elkarrizketetan.
    • Interjekzio ugari aurkituko ditugu espresibitatea aregotzeko.
Nola idatzi pertsonai edo pertsonen arteko elkarrizketak?
  •   Estilo zuzenean, pertsonaiak solasean bitartekorik gabe.
  •  Puntuazio markak (harridura eta galdera-markak, marratxoa, …) askotan erabiliko ditugu.
  •  Pertsonaia batek hitz egiten duenean, beste lerro batean idatziko dugu, marratxo bat aurretik jarriaz. 
  •  Nork hitz egin duen jakiteko esandakoaren ostean, eta beste marratxo batez hasita, argituko dugu (beharrezkoa bada soilik).
 Adibidea -> ESTILO ZUZENA


Jon eta Ander kalean aurkitu dira eta Jonek galdetu dio Anderri:
-            - Nork moztu dizu ilea?
-            - Ez dakit! Horrela esnatu naiz – erantzun dio Anderrek.
       -   Lasai! Oso moderno zaude! – esan du Jonek.
Eta biak parrez hasi dira.


Ikusten den bezala idazlea hasi da kontatzen, “Jon eta Ander … “          Baina bi lagunek hitz egin dutenean idazlea “desagertu” egin da eta pertsonaien hitzak zehazki erreproduzitu dira (estiloa zuzena).

Puntuazio markak, interjekzioak (euskaljakintza web) eta idazteko berezko era nabaria da.


ON ZELES - IPUINAREN EGITURA LANTZEN

Don Celes web orria - Irudiak


LH3 eta LH4. mailan ipuinaren hastapenak lantzeko baliabide egokia izan daiteke Don Celes. Web orrian (165 orri istorioaz beterik) eta irudietan bineta ugari ditugu. Egokienak aukeratzea zailena. Egitura garbia dutenak eta, ikasleekin landuz, aberastu daitezkeen batzuk hemen jarri ditugu.

Behatu ongi, ulertu gertatzen dena eta ahoz adierazi. Ahoz landu asko.

Kontatu eta denon artean borobildu, aberastu galderak egiten: nor da bizilagun hori?, zergatik oparitzen dio purua? Asko maite zuen arrain txiki hori? … 
Erantzunak eman, elkarrizketak txertatu, pertsonaien pentsamenduak agerian jarri, 
deskribapenak egin, pertsonaiei izenak ipiniko dizkiegu ...  Horrela aberastuko dugu istoriotxoa; ez izan presarik, ahal den mamirik handiena aterako diogu istoriotxoari.

Antzeztu. Batek kontatu, besteek antzeztu, elkarrizketak sortu, zer pentsatu ... Eraiki istorioa.

Idatzi. Denon artean, zatika, batek diktatu, …


Adibidea:
-  “On Zeles bere txakurrarekin bizi da etxean. Txakurrak oso ohitura bitxia dauka; bere jabearen besaulkia, libre ikusten duen bakoitzean, lapurtzen dio lo kuluxka ederrak botatzeko. Arratsaldero On Zeles, egunkaria hartuta, eseri nahi izaten da besaulkian, baina hor dago etzanda txakurra.
           -  Baina, zer ari haiz berriro nire sofan? Kendu hadi hortik azkar! – dio On Zelesek haserre.
           - Kaka zaharra, badator txaplata hau! - pentsatzen du zakurrak alde egiten duen bitartean. -          Sofa bero beroa utzi diot!
           - Zer bero dagoen besaulkia! - pentsatzen du on Zelesek egunkaria zabaltzen.
     Oheratzeko ordua iritsita, badoa On Zeles logelara bere pijama dotore marradunarekin, eta zer aurkitu bertan? Txakurra bere ohean sartuta, lo seko.
-  Akabatu egingo haut! - pentsatu du. - Ala agian hotz honekin  … “

Ikusten denez irudiei etekina atera diegu. Elkarrizketak, pentsamenduak txertatu ditugu, pijamaren deskribapen txikia, eta bukaera irekia utzi dugu: “Ala agian hotz honekin  … “. Zer bururatu zaio On Zelesi?”

DESKRIBAPENETAN TREBATUZ

Behatu eta ordenatu   
Arreta handiz behatu eta detailerik esanguratsuenak aukeratu. 

Detaileak aukeratu ondoren ordenatu behar dira orden bati jarraituz:  
 Orokorra denetik zehatza denera.
 Lehenengo planotik fondora ala alderantziz.
 Barrutik kanpora ala aldrebes.
 Ezkerretik eskubira ala eskubitik ezkerrera. 

Kokatu objektuak espazioan lokailuen bidez   
Deskribatzean objektuak espazioan kokatu behar dira zehaztasun handiz. Honelako lokailuak erabiliko ditugu:  
eskubian, ezkerrean, erdian, goiko aldean, beheko aldean, …
zerbaiten gainean, azpian, atzean, erdian, ondoan, inguruan, … 
 lehenengo planoan, fondoan, bigarren planoan, …

Nola deskribatu tokiak edo paisaiak? 
Edozein toki edo paiasaia baten aurrean idazleek ikuspegi orokorra azaltzen dute lehenengo. 

Gero bertan diren elementuak (etxeak, ibaia, mendiak, hodeiak, …) aurkezten dituzte, ordenean eta
espazioan egoki kokatuz (lokailuak).

Baita toki horrek eragiten duen sentsazioa trasmititu nahi izaten dute ere: poza, beldurra, usaina, lasaitasuna, tristura, misterioa, … 

NIRE AITONA

    EZ ERAKUTSI - EZ IKUSI MARRAZKIA    
    IRAKURRI EDO ENTZUN ONDOREN EA GAI ZARETEN AITONA MARRAZTEKO    

Munduan gehien maite dudan pertsona nire aitona da. Bere aurpegia nahiko zabala da eta bertan dituen bi begi txikitxoak itsargiak dirudite, oso alaiak, sudur handi baten gainean. Ile gutxi gelditzen zaio, baina duena elurra baino txuriagoa da. Bekain zabalak ditu, txapel beltzaren azpian kotoizko hodeien antza dutenak.  Lepoa ez zaio ikusten kokotsak eta kokospeak estaltzen diotelako.
Manga luzeko txaketa edo alkandora eramaten du beti, botoi eta poltsikoekin. Aitonak beti eramaten ditu goxokiak txaketaren poltsikoetan niri emateko.  Dordokak bezain poliki ibiltzen da baina asko saiatzen da. Tipi-tapa dabil makulu baten laguntzaz eta goizero buelta txiki bat ematen du auzotik betiko lagunekin egoteko. Etxeko zapatilak erabiltzen ditu erosoago dagoelako.
Oso aitona maitagarria daukat, beti irribarretsu eta umore onez; txisteak kontatzea gustokoa du eta nik barre egiten dut nahiz eta mila aldiz entzunak izan. Nire aitonak urte pila dauzka, Koliseoak adina, baina nire lagunik onena da eta noizbait falta bazait pena handia hartuko dut. Aitona, asko maite zaitut!!



AITONA ZORAGARRIA, ezta? Zuena bezalakoa. Arreta jarri erablitako konparazioetan, ea zenbat aurkitzen dituzuen. Klik egin hemen eta AITONA marrazteko aukera izango duzue.