TXOSTENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
TXOSTENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

LEKUAK DESKRIBATUZ



Deskribatzea hitzez margotutako koadro bat da. Tokiak, pertsonak, animaliak edota objektuak nolakoak diren esatea da, bere ezaugarriak eta nolakotasunak modu ordenatuan azalduz. Beraz, deskribatzea hitzez eginiko koadroak badira, lekuak edo tokiak deskribatzea paisaiak marraztea da, hori bai, hitzez. 

TOKIAK ETA PAISAIAK DESKRIBATU
Hala izanda, KONPARAZIOAK agertzea eta hitzik egokienak aukeratzea oso inportantea izango da; ADJEKTIBO ugari eta  HIZTEGI zehatza izateak paisaia aberasten lagunduko du 

PERTSONAK DESKRIBATUZ


Deskribatzea hitzez margotzea bada, pertsonai edo pertsona bat deskribatzea ERRETRATO bat egitea da.  
Pertsonen deskribapenetan izenak eta adjetiboak dira gehien azaltzen diren hitzak. Beraz,

HIZTEGIA lantzea eta ADJETIBOrik egokienak aukeratzea oso inportantea da.  
KONPARAZIOAK erabiltzeak deskribapena aberasten lagunduko du.

Baina pertsonek (aurpegien espresioak eta janzkerak batez ere) sentsazioak ere trasmititzen dituzte.
Hau kontuan hartuta adibide eta ariketa batzuk proposatuko ditugu deskribatzen trebatu gaitezen.
Ezkerreko zutabean deskribapenetarako adjetibo zerrenda eta beste baliabide batzuk dituzue.