STORYBOARD


Tresna digital honek ipuinak sortzeko aukera emango digu komikiaren itxurarekin. Irudi-gidoia istorio-eskema edo storyboard-a irudi edo zirriborroen segida da; bere helburua animazio edo film bat egin aurretik horren egitura irudikatzea eta planoen ezaugarriak zehaztea da. Bineta bakoitzean plano baten irudikapena agertzen da.

Ikasle nagusiekin (LH6) ipuinak sortzeko erabili dezakegu, baina momentu ezberdinak beharko lirateke:

  • Ezagutu aplikazioaren nondik norakoak: irakasleak lehenengo noski eta gero ikasleek. Horretarako tutorialak ikusi eta "saltseatzeko" saioren bat beharrezkoak lirateke.
  • Sortu ipuina edo istorioa aplikazioak dituen aukerak eta ematen dituen errekurtsoen arabera: non, nortzuk, zer, nola, ... eskuz, banaka, binaka, ...
  • Zehaztu bineta bakoitzean zer: globoetan dialogoak eta bineten beheko aldean egoera, kontestuak, azalpena, argibideak, ... Beheko alde hau zaindu behar da: ipuinaren aberastasuna, mamia hemen ikusiko da. Hala ez bada oso pobre gelditu daiteke. 
  • Idatzi aplikazioan bukaera, ortografia, ... zainduz.
Tutoriala 1 (youtube-n erabilera orokorra)  Tutoriala 2 (elementuen erabilera)