STORYBIRD - IPUINAK ON-LINE

STORYBIRD – Kalitate eta aukera handiko baliabidea dugu hau. Kontu bat sortu ondoren (tutoriala) ipuinak eta olerkiak idazteko aukera eskaitzen zaigu izugarrizko kalitatea duten irudi liburutegia eskura jarrita. Ikasle nahiz irakasle bezala sortu daiteke kontua. Irakasle bezala sortuz gero badugu gela antolatu, kudeatu eta ebaluatzerik. Sare bat bezalaxe funtzionatzen du, elkarrekin idazteko edo kolaboratzeko gonbidapenak luzatu eta elkarri idazlanak trukatu ahalbideratzen duelarik. Arazorik handiena ingelesez dagoela baina ez du inongo eragozpenik, erabilera nahiko logikoa duelako.