KONTAKIZUNAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
KONTAKIZUNAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LO SEKO
Gozamena da hauek lo egiten ikustea!! Gustura eta lasai daude umea eta txakurra logelan. Zuek ere horrela sentituko zarete zuen logeletan, ezta? Zuen jolasak, zuen argazkiak, zuen gauza guztiak zuen espazioan. Horrela bai lasai sentitu zaitezketela!! Eta horrela lasai egin daiteke lo. Eta amestu. Amestuko dugu? Deskriba ezazue zuen gela, nola sentitzen zareten bertan eta nahi baduzue kontaiguzue amets polit bat, ez amesgaizto edo lokamutsik. Fitxa LO SEKO
GAUA GAZTELUAN
Irudiak pizten dizkigun sentsazioak aprobetxatuz, paisaia deskribatzeaz gain, narrazio labur bat egin dezakegu. Gaua horrelako etxe batean pasa beharko bagenu, zer nolako bildurrak etorriko litzaizkiguke burura? Lo egingo zenukete? Nire burua da ala dorreak jan nahi gaitu? Hau gaua!!!
Nolako gaua izango litzateke kontatuko zenukete? Ez izan beldur eta kontatu.
Fitxa GAUA GAZTELUAN
KOLOREAK ZABORTEGIAN
Ohar zaitez irudian ikusten denaz eta komentatu kideekin. Ikusten dena eta sentitu daitekeena. Sentsazioetatik abiatuz eta sentimenduetan oinarrituz, kontakizun bat ere idatz daiteke.
Zergatik ditu globoak eskuetan? Zertan ari da hor? Zer da, lainoa ala kea? ....
Fixa KOLOREAK ZABORTEGIAN
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





