ON ZELES - IPUINAREN EGITURA LANTZEN

Don Celes web orria - Irudiak


LH3 eta LH4. mailan ipuinaren hastapenak lantzeko baliabide egokia izan daiteke Don Celes. Web orrian (165 orri istorioaz beterik) eta irudietan bineta ugari ditugu. Egokienak aukeratzea zailena. Egitura garbia dutenak eta, ikasleekin landuz, aberastu daitezkeen batzuk hemen jarri ditugu.

Behatu ongi, ulertu gertatzen dena eta ahoz adierazi. Ahoz landu asko.

Kontatu eta denon artean borobildu, aberastu galderak egiten: nor da bizilagun hori?, zergatik oparitzen dio purua? Asko maite zuen arrain txiki hori? … 
Erantzunak eman, elkarrizketak txertatu, pertsonaien pentsamenduak agerian jarri, 
deskribapenak egin, pertsonaiei izenak ipiniko dizkiegu ...  Horrela aberastuko dugu istoriotxoa; ez izan presarik, ahal den mamirik handiena aterako diogu istoriotxoari.

Antzeztu. Batek kontatu, besteek antzeztu, elkarrizketak sortu, zer pentsatu ... Eraiki istorioa.

Idatzi. Denon artean, zatika, batek diktatu, …


Adibidea:
-  “On Zeles bere txakurrarekin bizi da etxean. Txakurrak oso ohitura bitxia dauka; bere jabearen besaulkia, libre ikusten duen bakoitzean, lapurtzen dio lo kuluxka ederrak botatzeko. Arratsaldero On Zeles, egunkaria hartuta, eseri nahi izaten da besaulkian, baina hor dago etzanda txakurra.
           -  Baina, zer ari haiz berriro nire sofan? Kendu hadi hortik azkar! – dio On Zelesek haserre.
           - Kaka zaharra, badator txaplata hau! - pentsatzen du zakurrak alde egiten duen bitartean. -          Sofa bero beroa utzi diot!
           - Zer bero dagoen besaulkia! - pentsatzen du on Zelesek egunkaria zabaltzen.
     Oheratzeko ordua iritsita, badoa On Zeles logelara bere pijama dotore marradunarekin, eta zer aurkitu bertan? Txakurra bere ohean sartuta, lo seko.
-  Akabatu egingo haut! - pentsatu du. - Ala agian hotz honekin  … “

Ikusten denez irudiei etekina atera diegu. Elkarrizketak, pentsamenduak txertatu ditugu, pijamaren deskribapen txikia, eta bukaera irekia utzi dugu: “Ala agian hotz honekin  … “. Zer bururatu zaio On Zelesi?”