ELKARRIZKETA IDAZTEN IKASI


Elkarrizketa zer da?

Diskurtso mota bat da elkarrizketa, solasaldia; bi pertsonaia edo gehiagoren arteko mezuak trukatzea du helburu, beraz hitza txandaka hartzen dute. Pentsamenduak, sentimenduak eta desioak komunikatzen ditu. Ahozkoa eta idatzia izan daiteke, baina guk idatziari helduko diogu.


Elkarrizketaren ezaugarriak

  • Antzerkian erabiltzen da gehien bat, bakarrizketarekin batera.
  • Ahozkoak idatzizkoak baino espresiboago eta espontaneagoak izaten dira.
  • Ezaugarri nagusia zuzenean emana izatea da, mezuak pertsonaiak berak botatzen baititu, bitartekorik gabe. Horri estilo zuzena deitzen zaio. Horregatik,   
    • Puntuazio markak (harridura eta galdera markak, marratxoa, ...) asko erabiltzen dira elkarrizketetan.
    • Interjekzio ugari aurkituko ditugu espresibitatea aregotzeko.
Nola idatzi pertsonai edo pertsonen arteko elkarrizketak?
  •   Estilo zuzenean, pertsonaiak solasean bitartekorik gabe.
  •  Puntuazio markak (harridura eta galdera-markak, marratxoa, …) askotan erabiliko ditugu.
  •  Pertsonaia batek hitz egiten duenean, beste lerro batean idatziko dugu, marratxo bat aurretik jarriaz. 
  •  Nork hitz egin duen jakiteko esandakoaren ostean, eta beste marratxo batez hasita, argituko dugu (beharrezkoa bada soilik).
 Adibidea -> ESTILO ZUZENA


Jon eta Ander kalean aurkitu dira eta Jonek galdetu dio Anderri:
-            - Nork moztu dizu ilea?
-            - Ez dakit! Horrela esnatu naiz – erantzun dio Anderrek.
       -   Lasai! Oso moderno zaude! – esan du Jonek.
Eta biak parrez hasi dira.


Ikusten den bezala idazlea hasi da kontatzen, “Jon eta Ander … “          Baina bi lagunek hitz egin dutenean idazlea “desagertu” egin da eta pertsonaien hitzak zehazki erreproduzitu dira (estiloa zuzena).

Puntuazio markak, interjekzioak (euskaljakintza web) eta idazteko berezko era nabaria da.