EZ ERAKUTSI - EZ IKUSI MARRAZKIA
IRAKURRI EDO ENTZUN ONDOREN EA GAI ZARETEN AITONA MARRAZTEKO
Munduan gehien maite dudan
pertsona nire aitona da. Bere aurpegia nahiko zabala da eta bertan dituen bi
begi txikitxoak itsargiak dirudite, oso alaiak, sudur handi baten gainean. Ile
gutxi gelditzen zaio, baina duena elurra baino txuriagoa da. Bekain zabalak
ditu, txapel beltzaren azpian kotoizko hodeien antza dutenak. Lepoa ez zaio ikusten kokotsak eta kokospeak
estaltzen diotelako.
Manga luzeko txaketa edo alkandora
eramaten du beti, botoi eta poltsikoekin. Aitonak beti eramaten ditu goxokiak
txaketaren poltsikoetan niri emateko. Dordokak
bezain poliki ibiltzen da baina asko saiatzen da. Tipi-tapa dabil makulu baten
laguntzaz eta goizero buelta txiki bat ematen du auzotik betiko lagunekin
egoteko. Etxeko zapatilak erabiltzen ditu erosoago dagoelako.
Oso aitona maitagarria daukat,
beti irribarretsu eta umore onez; txisteak kontatzea gustokoa du eta nik barre
egiten dut nahiz eta mila aldiz entzunak izan. Nire aitonak urte pila dauzka,
Koliseoak adina, baina nire lagunik onena da eta noizbait falta bazait pena
handia hartuko dut. Aitona, asko maite zaitut!!
AITONA ZORAGARRIA, ezta? Zuena bezalakoa. Arreta jarri erablitako konparazioetan, ea zenbat aurkitzen dituzuen. Klik egin hemen eta AITONA marrazteko aukera izango duzue.
AITONA ZORAGARRIA, ezta? Zuena bezalakoa. Arreta jarri erablitako konparazioetan, ea zenbat aurkitzen dituzuen. Klik egin hemen eta AITONA marrazteko aukera izango duzue.