MARRAZTU LEIHOTIK IKUSIKO LITZATEKEENA

Paisaiaren deskribapena irakurri ondoren marraztu buruan eraiki duzun irudia.

"Leihotik barnealdeko paisaia ikusten da, mendigune handi baten magalean.
 Zerua urdin ilun samar dago eta fondoan sumatzen den mendi tontorraren gainean kotoi itxurazko hodei multzo zuri eta trinkoa azaltzen da. Zuritasun horrek mendiaren silueta ederki zehazten du.
Mendiaren magalean, belarrezko alfonbra batez estalia, lautada berdea zabaltzen da.  Erdian, suge baten antzera urrundu egiten den bidexka bat dago. Bidexkaren bi alboetan, zuhaitz gorrixkaz osaturiko ilarak, gero eta urrunago begiratuta gero eta txikiagoak ikusten direnak. 
Paisaiak lasaitasuna, isiltasuna, patxada sentsazioak eragiten ditu, baina baita bakardadea ere, ez baita inon izakirik sumatzen. Uda bukatzear dagoela dirudi eta udazkeneko lehenengo egunak joka ari dira atean, eztiki, inongo presarik gabe."                       
Fitxa  LEIHOTIK