PERTSONAK DESKRIBATUZ


Deskribatzea hitzez margotzea bada, pertsonai edo pertsona bat deskribatzea ERRETRATO bat egitea da.  
Pertsonen deskribapenetan izenak eta adjetiboak dira gehien azaltzen diren hitzak. Beraz,

HIZTEGIA lantzea eta ADJETIBOrik egokienak aukeratzea oso inportantea da.  
KONPARAZIOAK erabiltzeak deskribapena aberasten lagunduko du.

Baina pertsonek (aurpegien espresioak eta janzkerak batez ere) sentsazioak ere trasmititzen dituzte.
Hau kontuan hartuta adibide eta ariketa batzuk proposatuko ditugu deskribatzen trebatu gaitezen.
Ezkerreko zutabean deskribapenetarako adjetibo zerrenda eta beste baliabide batzuk dituzue.