LAN EGITEKO MODUA. PROPOSAMEN METODOLOGIKOA

Gaur egun Intxaurrondo ikastolan eratuta dugun “Idazketa tailerra” Lehen Hezkuntzako 3garren zikloan kokatuta dago, eta 2018-19 ikasturteari begira bi helburu ezarri dizkiogu gure buruari:

    ·        “Idazketa Tailerra” izeneko proiektua Lehen hezkuntzako 1. eta 2. zikloetara zabaltzea.
    ·         Martxan dugun “idazketa tailerra” hobetzea. Alde batetik, gure lan dinamika aztertu ondoren, egokiak diren proposamenak indartu nahi ditugu eta horren egokiak ez direnak baztertu. Beste aldetik, Berritzegunearen bidez ebaluazioari buruz jasotzen ari garen formazioa gure lan proposamenean txertatzeko asmoa dugu.

Ondoren garatzen dugun idazketa tailerraren deskribapenak gure lana egiteko modua erakusten du, indartu nahi ditugun atalak erakustearekin batera.

SAIO KOPURUA: Astero saio bat, iraupena adinaren arabera.
TESTU TIPOLOGIA:
      ·         Narrazioa-Errelatoa.
·         Deskribapena (lanketa berezia eskatzen duen narrazioaren zati bezala ulertzen dugu)
·         Elkarrizketa (narrazioaren atal bezala edota kazetaritzarekin lotuta)
·         Azalpen testua.
·         Instrukzio testua.
·         Argudiaketa testua.

PROZEDURA METODOLOGIKOA: “Ahozkotik idatzizkora”


Ahozko lana
Hasteko, landuko dugun testuaren inguruko ikasleen aurre-ezagutzak martxan jarri nahi ditugu: egitura, ezaugarri gramatikal eta ortografikoak (bereziak balira), ahalmen komunikatiboak, espresiboak …
Ikasketa kooperatiboetan oinarritutako teknikak erabiliz (ezinbestean ez dira betiere mota honetakoak izango) ahozko iharduera desberdinak egingo ditugu landu nahi dugun testuan oinarrituta; lehen aipatu dugun eran ikasleen aurre-ezagutzak martxan jarriko ditugu, eta beste hainbat baliabide (ideiak, hiztegia, egitura sintaktikoak, baliabide literarioak) elikatuko ditugu. Hau guztiaren ondoren, ikasleek idazteko prozesuari aurre egiteko “bizkar-zorroa” ongi hornituta izan dezaten.
 Ahozko lana burutu ondoren ikasleek, nagusiki, beraien idatzizkoa osatzeko nolabaiteko “zirriborroa” definituta izango dute.

 Idatzizko lana
Ahozko lanaren bidez, idatzizkoa osatzeko ikasleak beharrekoak izango dituzten elementuak definituko ditugu. Orain testua osatu beharko dute, gehienetan bakarka, baina ez beti, interesgarria izan daitekeelako hainbatetan bikoteka lana egitea. Kontuan hartu behar dugu, adin tarte desberdinetan aritzeak lan proposamen desberdinak gauzatzea ahalbideratzen digula, ez dugu hau berdin planteatu beharrik 1 eta 2 zikloetan eta 3garrenean.
Lehen esan dugun bezala iharduera gehienak eredu bat erabiliaz ekingo diogu eta “Kontuan har ezazu..” edota “oroitu zaitez.” izeneko atalak ere prestatuko ditugula denen artean, idazleentzat lagungarri izan daitezen. Betiere testua idazten bukatu ondoren egileek irakurri beharko dute testua hobetzeko asmoz.
3. zikloan idazketa prozesua etxean garatzea egokia iruditzen zaigu; giro lasaiean, euren espazio propioan, astebeteko epea erabiliz… Google drive-en bidez eta testuak konpartituz lanak bikoteka gauzatzea ere posible ikusten dugu.

Irakurketa lana
Idatzitako testuaren irakurketa etxean prestatuko dute, gelan ere lan hau egin daiteke ikasleen adinaren arabera; etenik gabea eta intonazio egokia erabiliz egindako irakurketa izatea da gure helburua. Ezinbestekoa izango da ikasleek aldez aurretik jakitea nor izango den jende aurrean irakurri beharko duena. Irakurketa zutik egingo dugu entzuleengandik aurrez-aurrez, atril baten laguntzaz.

EBALUAZIOA
·         AUTOEBALUAZIOA. Testua idazten amaitzean, idazleak kontrol orri moduko bat izaten du testua hobetzeko, garrantzitsutzat jo ditugun aspektuen inguruan arreta jartzeko (testuaren egiturarekin, ortografiarekin edota sintaxiarekin lotuta egongo direnak).
·         KOEBALUAZIOA
Talde osoa:
Talde osoaren aurrean irakurketa egin ondoren, taldeko kideek “autoebaluaketarako” norberak duen kontrol orria erabiliko dute lankidearen lana ebaluatzeko, betiere testua hobetzeko eta ez inor kalifikatzeko asmoz, modu baikor bat ersabiltzenbatez bete dezaten.
Bikoteka-Talde txikietan
Aurreko planteamendu bera baina talde txikietan burutzekoa.

HELBURU KOMUNIKATIBOA

Ahal den neurrian ikasleek egindako lanari nolabaiteko helburu komunikatiboa ezarri nahi diogu, blogak edota betiko moduan ahozko zein paperan inprimaturik zabalduz.
http://garazilangiletxukuna.blogspot.com/search/label/EUSKARA
https://laiabloga.blogspot.com/search/label/EUSKARA

IPUINAK SORTZEKO GILTZA



Santillanako SABER HACER proiektuan oinarrituz, "ipuinak sortzeko giltzak" izeneko proposamen bat eskaintzen dugun sarrera honetan. Dokumentuaren azalan komentatzen den bezala, jarduera gehieneak ahoz lantzekoak dira, ipuinaren nolakotasunen gainetik era arinean pasatuz. Ipuinaren inguruan hausnarketa egin ondoren, ipuinaren markoa, protagonistak, egoerak, ... definitzen joango dira norberaren baitan.
Bukatzeko, ikasleak bere ipuina idatziko du, idazteko behar dituen "zumeak" eskura jarri dizkiogulakoan.
Azken xedea gelako ipuinen liburuxka argitaratzea da, baina norberak ikusiko du nola eta zer landu. Gurea proposamena da. Beti bezala, lagungarria bazaizu ...

STORYBOARD


Tresna digital honek ipuinak sortzeko aukera emango digu komikiaren itxurarekin. Irudi-gidoia istorio-eskema edo storyboard-a irudi edo zirriborroen segida da; bere helburua animazio edo film bat egin aurretik horren egitura irudikatzea eta planoen ezaugarriak zehaztea da. Bineta bakoitzean plano baten irudikapena agertzen da.

Ikasle nagusiekin (LH6) ipuinak sortzeko erabili dezakegu, baina momentu ezberdinak beharko lirateke:

  • Ezagutu aplikazioaren nondik norakoak: irakasleak lehenengo noski eta gero ikasleek. Horretarako tutorialak ikusi eta "saltseatzeko" saioren bat beharrezkoak lirateke.
  • Sortu ipuina edo istorioa aplikazioak dituen aukerak eta ematen dituen errekurtsoen arabera: non, nortzuk, zer, nola, ... eskuz, banaka, binaka, ...
  • Zehaztu bineta bakoitzean zer: globoetan dialogoak eta bineten beheko aldean egoera, kontestuak, azalpena, argibideak, ... Beheko alde hau zaindu behar da: ipuinaren aberastasuna, mamia hemen ikusiko da. Hala ez bada oso pobre gelditu daiteke. 
  • Idatzi aplikazioan bukaera, ortografia, ... zainduz.
Tutoriala 1 (youtube-n erabilera orokorra)  Tutoriala 2 (elementuen erabilera)

AINARAK PARKERA JOAN NAHI DU


Eta gurasoak konbentzitu behar ditu. Lagunduko al diogu? Fitxa

ELKARRIZKETAK IDAZTEKO LAGUNGARRI


Hitz egiteko edota edozein testu idazteko (ipuin, olerki, elkarrizketa, eleberri, albiste, eskutitz, ...) errekurtsoak behar dira beti.
Gure hizkuntza maila hobetzen laguntzeko
interneten ere badira errekurtso baliagarri eta aberatsak. Adibidea Euskaljakintza.
Bertan hizkuntza aberasteko balaibideak

ESTILO ZUZENA




Elkarrizketak idazten trebatzeko estilo zuzena landu behar duzu. Jarraian ariketa pare bat.
 Fitxa 1          Fitxa 2

IKASTOLARA BERANDU



Idatzi ia egunero guztien etxeetan izaten den elkarrizketa. Fitxa