PERTSONA ETA PERTSONAIEN DESKRIBAPENAK EGITEN IKASI

Behatu, aukeratu eta zehatza izan. 
 Behatu arreta handiz deskribatuko dugun pertsona(i).
 Aukeratu ezaugarririk nabarmenenak (fisiko eta psikologikoak).
 Izan zehatza hiztegia eta adjetiboekin, ezaugarriak nabarmentzeko. Horretan konparazioek asko lagunduko dute.

Ezaugarriak espazioan kokatzeko lokailuak 
Pertsonen ezaugarriak, fisikoak batez ere, espazioan kokatutuko ditugu honelako lokailuak erabiliz:
 (zerbaiten) eskubian, ezkerrean, alboan, gainean, azpian, atzean, erdian, ondoan, , …

Nola deskribatu pertsonai edo pertsonak?
Pertsona bat deskribatzean ORDEN BAT jarraitzea komeni da.
Lehenengo  aurkezpen orokorra egingo dugu (zein den, bere sexoa, izena, adina, … eta horrelakoak)
Gero deskribapenaren garapena:
·        Ikusten dena:
o  Ezaugarri fisikorik nabarmenenak(aurpegi eta gorputzekoak, baina guztiak ez).
o  Jazkera eta osagarriak
·        Ikusten ez dena:
o  Izaera,  nortasuna, …
o  Zaletasunak,

·         Bukatzeko gure iritzi pertsonala eta pertsona horrek trasmititzen dituen sentsazioak: konfidantza, beldurra, segurtasuna, lasaitasuna, tristura, misterioa, …
     
     Saiatu ahoz eta taldekideekin pirataren deskribapena egiten, aurretik esandakoari jarraituz eta aukera ezberdinak emanez.
     Gero idatzi fitxa honetan PIRATA


s